Izarbidean

 Zuk zer egin dezakezu?

Nor garen

Irabazi-asmorik gabeko Markina-Xemeingo elkarte bat gara, eta adimen-urritasuna dutenen alde ari gara lanean

   Elkarte hau adimen urritasuna duten herri batzuetako erabiltzaileen gurasoek sortu zuten.

Gurasoen helburu nagusiena, haien seme-alaben gizarteratzearen aldeko lana egitea eta gizarte osoari baina batez ere bertako herritarrei, horretan partaide izateko eskatzea da.

Elkartea sortu ondoren, eta euren seme-alaben premien azterketa egin ondoren, honako hau ondorioztatu zen: memento horretan bi lehentasun zeudela; alde batetik, Eguneko zentroa sortzea eta, beste alde batetik, aisialdirako talde bat eratzea.

IZARBIDEANek, Markina-Xemein herrian Eguneko Zentro bat sortzea bultzatu zuen zenbait instituziotan, esaterako, Foru Aldundi edo Diputazioko Ongizate Batzordearen aurrean.

Azkenik, 2007ko urtarrilean jarri zen martxan Aisialdi proiektua, Markina-Xemeingo Udalak utzitako Topagune deitu genion lokal batean. Izenak esaten duen moduan, helburu nagusiena ume, gazte eta helduak elkarrekin egoteko gune aproposa izatea da.

Izarbidean elkartearen “Topagunea” eta aisialdi proiektua aurrera eramateko, ezinbestekoak dira boluntarioak. Lehenik eta behin, Izarbidean elkarteak ez duelako horrenbeste jende kontratatzeko baliabide ekonomikorik, eta bigarren, baina ez horregatik garrantzia gutxiago duelako, BOLUNTARIOek ematen diotelako izaera eta hauspoa gure elkarteari.

            Azken urteotan, pauso handiak eta sendoak eman dira integrazioa gauzatzeko bidean, baina bidea luzea eta neketsua da eta argi asko ikusten dugu hori guraso eta familiakideek ez ezik baita monitore eta laguntzaileek ere. Dena den, gure helburua betetzeko asmoz, saiatuko gara erabiltzaileek ekintza arruntetan eta “normalizatuetan” parte har dezaten.

 

Irudi Galeria