Izarbidean

 Zuk zer egin dezakezu?

Irteerak

Zalditegiko ekintzekin batera ekintza gustukoena da irteerena. Erabiltzaileak oso pozik joaten dira asteburua kanpoan pasatzera. Jakina, ekintza hau ezinezkoa izango litzateke boluntarioen laguntzarik gabe. 
Bi helburu dituzte, nagusiki, irteera horiek: batetik, erabiltzaileek euren autonomia garatu eta familiarengandik apur bat aldenduta bizi izaten ikastea. Bestetik, familiek ere, nolabait, arnasaldi txiki bat izatea.
 
Irteera gehienak zapatu goizean irten eta domeka arratsaldean bueltatzekoak izan dira, bi gauerako irteerak oso garestiak baitira. 
Aurten egin diren gehienak,  BBK-k duen Sukarrietako egoitzara izan dira. Gorliz, Urduña, Gernika eta Mundakara ere joan dira eta Markina-Xemeingo Udalaren, Foru Aldundiaren eta BBK erakundeari esker burutu ahal izan ditugu, neurri handi batean. 

 

Irudi Galeria