Izarbidean

 Zuk zer egin dezakezu?

Izarren txokoa antzelana

Markina-Xemeingo Uhagon Kulturgunean, ABARKA antzerki-taldearen gidaritzapean, “Izarren txokoa” antzezlana eskaini ziguten. Gure erabiltzaile askok parte hartu zuen, Abarkako-ekin batera, eta bi egunetan lortu zen aretoa jendez lepo betetzea. 
Izarbideaneko partaideak gizarteratzen laguntzeko proiektu honek arrakasta izugarria izan zuen, bai haientzat eta baita herritarrentzat ere.
Egun batez, bederen, gainerako antzezleen parean sentitu ziren, eurak izan ziren protagonista nagusi eta jendearen harrera beroak erabat hunkitu zituen.
Mila esker ABARKA taldekooi eta laguntzaile izan zineten gainerako guztioi ere bai (Aintzane, Tere...)

 

Irudi Galeria