Izarbidean

 Zuk zer egin dezakezu?

Sukaldaritza

Gazteen taldeak sukaldaritzan trebatzeko aukera ere izan du. Asteazkenetan, beharrezko osagaiak erosi ondoren, boluntarioen laguntzarekin, denen artean prestatu eta hainbat merienda gozo egin dituzte Topagunean: pizzak, madalenak, flanak, pastakā€¦ Batzuetan eurek jateko izan dira, eta besteetan etxekoekin ere konpartitu dituzte. Ekintza honetaz izugarri gozatzen dute, eurek prestatutako gozoak dastatzeko okasioa daukatelako. Beti laguntzeko prest izaten dugun Eva Campos ere gonbidatzen dute noiz edo noiz! 
Gainera, Urriko Azokarako ere prestatu izan dituzte gozoen paketetxo bereziak, bertan saltzeko. 
Horiek dastatzeko aukera izan duenak badaki zein gozoak dauden! Euren gogoa eta trebezia erakusten digute noiznahi! 

 

Irudi Galeria